XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDE-ERANTZUERAK

340. Tisiko bat egon dan gela eta etxea ¿nola garrbitu leizke merrke eta ondo kutsu guztik kentzen dirala? Eta zerr egin bearr da tisikoak dauden etxeko laguntzalleak kutsutu ez ditezen? (Goyarriarr bat).

- Tisikoa egon dan etxea kutsurik gabe uzteko batez ere gurasoetatik datorren gaitza danean eta etxeak asko baliyo ezpalu... etxea erretzea da onena, baztarr guztik kutsutuak egoten dira ta.

Orrela esaten zuten beintzat gure aurreko gizon jakitunak eta gaurr ere berrdintsu esan leike.

Baño bat edo beste bakarrik, naiz etxekoa, naiz kanpotik etorritakoa tisiko zegoena gure etxe batean egon bada, begira zerr egin bear dan: Oazura (berri samarra danean) gela eta orrelakoak aldan ongiena jaboi eta sublimado deritzaion botikakoaz urtutako urarekin garrbi garrbi egin.

Orrmak, kare ito berriyarekin egindako letxadarekin zuritu.

Zallen zallenak garrbitasuna egiteko, solairu eta beste txokoetako zirrikituak garrbitzea izaten da.

Esan degun bezela garrbitutako gela ta etxeak, eguzki ederra dagoen guztietan zabal zabalik egon bearr dute, ezta eguzkia eta aizeberritzea bezelakorik gañerako gauzak egin ondoren da.

Tisiko dagon gaxoak, ez du beñere txisturik lurrera bota bearr, txistu legorrtua autstutzen danean arrnasarekin uste eztegula arrnasten degu, eta biziro kutsukorra da, eta ori gerrta ez dedin, tisikoak berekin, beti txistu-ontzi berezi bat ibilli bearr luke, txistu-ontzi orrtara bakarrik txistu eta karrkaxak bota ditzan.

Tisikoak ibiltzen ditun bearr bearreko gauz guztik, berak bakarrik ibilli bearr ditu, maindire, estalki, kutxare, eta abarr bezela, eta oien garrbitasuna, ur irakiñetan eukiaz egin.

Tisikoa dagon tokia, gela, eta etxea, ez litzake beñere erretzarekin garrbitu bearr, autsak arrotzen diralako eta auts ori arrnastu ta kutsua erasten dulako.

Lurreko garbitasuna egiteko, zatarr busti bat ibilli bearr litzake erratzaren orrdez, eta sublimado pittin bat erantsi ezkero, ainbat eta obe.

Oarra.- Oso kontuz ibilli bearr da sublimadorekin beneno indarrtsua da ta, eta ez det uste gañera, sendakiñaren errezeta gabe emango lutekenik.

341. Entzun izandu det bularreko gaxoa daukatenentzat azukrea jatea oso ona dala eta arrgal daudenak sendotzeko ere bai sendakairik onena dala.

¿Esango al dirazu egia ala gezurra dan? (Bilbao'tarr ARRGI-zale bat).

- Azukrea (bareztia) eta azukre gauzak jatea, tisikoentzat eta arrgal eta aulentzat bizirio ona da, baño arrgal daudenak edo tisiko daudenak ez dute euki bearr tisikotasunez gañera, diabetes deritzaion gaitza eta eztare gibeleko miñik, oiek euki ezkero, azukre gauzak arrtzea kaltegarria izango litzake ta.

Ez du orrek esan nai azukrea bakarrik tisikoentzat eta arrgalentzat naikoa danik, tisikoak eta arrgalak beste janari motak arrtu bearr dituzte (...).